Info
Zizurkilgo herria, herri kuttuna izan da musika jartzeari dagokionez. Mota desberdinetako emanaldietan parte hartu izan degu bertan eta horietako asko, herrian zehar sakabanatutako tabernetan egin izan dira (erreka ondoko estalpean edo gaztetxe garajean ere). Orain gogoan ditudala; Atxulondon eta Aurrera tabernan egin izan ditugu hainbat festa.
Atxulondoko jatetxean afari ederrak prestatzen zituzten antolatzaile eta festara etortzen ziren hainbat gaztek. Gehiegi afaltzea ez da komeni festa batean musika jartzen aritzeko baina tira :-)
Jatetxea izateaz gain, emaladiak eskaintzeko aukera ematen zuen espazioak.
Esker bereziak Garazi eta Maialen ahizpak eta euren koadrilakoei :-)

AURRERA TABERNA
Onartu beharra daukat, Aurrera tabernan antolatzen genituen festak daudela (egin ditudan ehundaka festen artean) nire festa kuttunen artean. Nola azaldu. Espazioa ez zen beste munduko ezer (taberna arrunta zen itxuraz) baina bertako festak dira, baliabide gutxirekin ere, izugarriko festa ederrak egin daitezkenaren adibide garbia. Hori bai, bizlilagunekin ez zegoen arazorik eta soinu bolumena eta kalitatea festa batek (gutxienez) behar dituenak ziren.
Guzti horren gainetik berriz, zer egiten du festa bat oso ona eta berezia izatea?
Festan parte hartzen duen jendearen jarrera, zalantzarik gabe. Munduko baliabide onenak eduki ditzazkezu festa bat egiteko garaian baina festan dagoen jendea ez bada festan sartzen, ez da festa ona izango. Berdin du espazioa, berdin du bolumena, berdin du droga barietate eta kopurua (hauek zerbait lagundu dezakete, dena den). Azken finean, festa bat oso ona edo erdipurdikoa izango den baldiuntzatzen duena, jendearen jarrera izango da. Jartzen ari zaren musikarekin gozatzeko prest badaude, kriston festak muntatu daitezke. Euskal Herrian, jende hotza garenaren fama daukagu (eta neurri batean horrela izan daiteke beste batzuekin alderatuta) baina Zizurkilgo Aurrera tabernan egiten genbituen festetara gerturatzen ziren lagunak, tabernaren tenperatura topera igotzea eragiten zuen. Plazerra zen bertan musika jartzea.
Esker bereziak Zigor Dz-ari. Elkarrekin aritzen ginen festa horietan eta beste behin ere, Euskal Herrian daukagun disko jartzaile onenetakoa dela erakusten zuen festa guztietan (pertsona zoragarria izateaz gain :-)
Musikalki anaia izan da niretzat...
Esker bereziak eta besarkada haundia eman nahi diet Zigor DZ-aren bertako koadrila eta lagunei eta Aurrera taberna eramaten zuten lagun jatorrei (barkatu izenak ez gogoratzeagatik) Maitasuna airean sentitzen zen...
ARGAZKIAK BEHAR DITUGU, MESEDEZ :-)
---
FESTA HOIETAKO BATEN IRAGARPEN MEZUA
Kaixo guztioi? Zer moduz?
Larunbata honetan, apirilaren 12a, musika beltzarekin gozatzeko aukera berria izango dugu Zizurkilgo Aurrera tabernan. Afaldu ostean, DZ eta Aritz Sound System-ek saioa eskainiko digute, gustukoak dituzten doinuekin (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar doinuak, etab). Zigor DZ , Selektah Kolektiboa eta Fermin Muguruzaren dj-a, sei hilabetez egon da munduari bira emanez eta orain bueltan da. Itzulera ospatzeko festa antolatu da Aurrera tabernan. Laburbilduz:
ZER: MUSIKA BELTZA FESTA
Dz eta Aritz Sound System musika aukeraketan. Mikro irekia.
Reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab.
NOIZ: Apirilaren 5a, larunbata. 23:00etatik aurrera.
NON: Zizurkil, Aurrera taberna.
MILA ESKER ETA ONDO IZAN
----
Kaixo guztioi! Zer moduz?
Musika beltzarekin gozatzeko aukera berria. Larunbatean, martxoaren 28a, musika beltzaren barruko hainbat estiloekin dantzatzeko aukera izango dugu Zizurkilgo Aurrera tabernan. Laburbilduz:
ZER: MUSIKA BELTZA FESTA
Musika aukeraketa: Aritz Sound System + DZ
Reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar doinuak eta abar.
NOIZ: Martxoaren 28a, larunbata. 23:00etatik 03:00etara.
NON: Aurrera taberna. Zizurkil.